XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berealaxen ikusiko dezu zergatik.

Españan, beste tokitan bezela, Elizak bazituan bere ondasunak.

Alde batzuetan aundiak, beste batzuetan ez orren aundiak, beste batzuetan berriz txikiak.

Elizak bere-bereak zittuan ondasun oriek, esate baterako Altzeta Goiko Mikelek bere zelayak eta ardiak bereak dittuan bezelaxe.

Ondasun orietatik bizi ziran eliz-gizonak, eta ortik egitten ziran eliz-lanak.

Eta ortik jaten ematen zien Elizak toki askotan beartsu askori.

Gobernuak berriz, onak ziranean, bakean uzten zien eliztarrai eren ondasunak antolatzen eta banatzen.

Noizikpein geitu ere bai.

Askotan Gobernuak Elizari dirua eskatzen zion bere dirularrietan, eta Elizak esku zabalez laguntzen zion.

- Orixen da ondasunak tajuz antolatzea.

- Ondo diozu, Martin adiskidea.

Gobernuak Jaungoikoaren bildurdunak eta zuzendasun-zaleak eta benetan errizaleak ziranean, zuzen jokatzen zan, eta gauzak ondo zijoazen.

Baña, gizona pekatuaren zergalari izan.

Gobernuko gizonak askotan Jaungoikoaren bildur gabekoak eta zuzendasunaren ardura gutxikoak.

Orduan gertatu oitu izan da Gobernuak begi luzez begiratzea Elizaren ondasunai.

Eta, etsaiak aizaatuta, begi luzeen ondoren atzaparrak ere Elizaren ondasunetan ezartzea.

- Gaiztakeri aundia, noski.

Altzetako artzaiari bere zelayak eta ardiak arrapatzea bezin oker aundia iruditzen zait orixe, Maixu.

- Aundiagoa ezpada gero, Martin.

Bada, orrelako gaiztakeri aundia egin zuan 1835 urtean Españako Gobernuak.

Gastu aundiak egin ondoren, diru gabe arkitzen zalaren aitzakian kendu ziozkan Elizari bere ondasun guztiak, eta geyenak saldu zittuan uskeri batean.

Elizea beartsu geldittu zan, lotsa gutxidun asko aberastu ziran, eta Gobernuari, lenagoko estuasunetatik irten bazuan ere, etzitzayon sakela asko berotu.

Orra bada zer gertatu zan.

Lapurretea egin zuana aberastu ez, lapurretea aundia izan arren.

- Askotan gertatu oi daana, Maixu.

- Jarraitu dezayagun gure edestiari.

Gauzak gaizki gelditzen ziran gaiztakeri aundi orrek ondoren.

Ludi guztian esames gogorrak sortu ziran Españako agintariak zirala bide.

Onengatik txakurrenak esan zittuan England'eko protestante batek.

Gañera Gobernuko gizonak eta Elizaren ondasunen erosleak excoj munioaren azpian zeuden.

Zerbait aberastu baziran ere, etziran, ziñez, zoriondu.

Zoriondu? Bai zera.

Gizarajo aundi batzuek besterik etziran.

Jantzi dotoreen azpian larri aundiak eta kezka gogorrak gordetzen zittuzten.

Etsayaren mendean eroriak ezagutzen zituzten eren buruak.

Ayen pozak iges egin zuan norabait.

Orrela bizi izaterik etzegoan.

Eliza Ama Santa, ordea, beti izan da errukiorra.

Jesukristo gure Jaunak bezela, gizon guztien osasuna, poza ta zoriona besterik ez du nai.

Eta 1851 urtean egin zuan Españako Gobernuarekin Ittun edo Concordato bat.

Ittun orren bidez, Españako Gobernuak agintzen zion Elizari bizi-bidea.

Gobernuak emango zien elizgizonai eren lan-saria.